Saltatu eta joan eduki nagusira

PASAPORTEA


 Ondoren datorren txostenean, KT eta IKT-n egindako ariketa guztiak bildu ditut. Ariketa horien ondorioz hainbat gaitasun lortu eta garatu ditut. 

Alde batetik, argudio testuak, azalpen testuak, aurkezpenak, etab. egiteko gaitasuna garatu dut. Jada banuen baina orain garatuagoak ditudala uste dut. 

Beste alde batetik, aditzak eta puntuazio marken inguruko gaitasunak lortu ditudala uste dut. Ez naiz inoiz trebea izan aditzekin eta ariketa hauek burutu ondoren uste dut hobekuntza handia izan dudala. Hala ere ez dut etsi behar. 

Modu orokorrean hitz eginez, oinarrizko gaitasun batzuk eskuratu dituztela uste dut. Hala nola, ideiak, informazioa, arazoak eta konponbideak entzule-irakurle espezializatuei eta bestelakoei adierazteko moduan egitea ikasi dut; datuak biltzeko eta ulertzeko gaitasuna lortu dut; bestelako ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasgaitasunak garatu ditut. 

Gaitasun orokor batzuk ere lortu ditut, hala nola: informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzarako ematen dituzten aukerak ezagutzen ditut. 

Azkenik, berariazko gaitasunei dagokienez, ikasgelako praktikez gogoeta egitea lortu dut. Bakarkako eta taldeko ikaskuntzarako ohitura eta trebetasunak hartuz eta kalitatezko kudeaketa ereduak ezagutuz. 

cerebro animado bilaketarekin bat datozen irudiak







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZUZENTZEKO ARIKETAK

Esaldiak zuzentzeko ariketa Landabeneko testua Zuzentzeko testua C

IKASLEEN HUTSAK

Nire hutsik ohikoenak Nire koaderno beltza

AURKEZPENAREN AUDIOA

Gurasoen garrantzia hezkuntzan buruzko audioa