Ikasgai honetan egindako ariketei dagokionez, ez zaizkit orokorrean zailak iruditu. Egia da ariketa batzuk beste batzuk baina errazago egin ditudala. Hala nola, argudio testuak, antolatzaileak, etab. Ariketa mota hauek eta gehiengoa orokorrean errazak iruditu zaizkit. Sinpleegiak erez, azken finean erabilgarriak dira eta inoiz ahaztu behar ez ditugunak, nire ustez. Baina zailtasunik gabekoak. Zailak ez izatea ez dut oztopo edo gabezia gisa ikusten. Azken finean etorkizun batean eta egunerokoan beharrezkoak diren ariketak dira eta ongi egiten jakitea garrantzitsua da. Errazak egin zaizkit, baina hori seinale on bezala ikusten dut. Menperatzen ditudala seinale.
Hala ere, zailtasunak izan ditut ere. Adibidez, aditzekin edota puntuazio markekin. Ariketa hauekin lortu ditudan gaitasunak eskuratzeko behin eta berriz egin behar izan ditut ariketa hauek. Zailagoak dira niretzat ongi egitea eta horregatik laguntza eskatu behar izan nuen: lagunei, interneten, liburuetan, gurasoei, etab. Aditzak eta puntuazio markak oso garrantzitsuak direla uste dutenez, uste dut oraindik ere gehiago landu beharra ditudala ariketa mota hauek. Nahiz eta orain hobe egin eta gehiago ulertu, ez dut uste alde batera utzi beharra ditudala. Ahaztu egingo zaizkit eta berriro.
Orokorrean, ariketak ahalik eta azkarren egitea gustoko dut. Hau da, irakasleak bidali eta ondoren. Ez zait gustatzen gauzak pilatzea eta hainbat zeregin egin behar izatea aldi berean. Presiopean ez dut ongi lan egiten. Horregatik ez dut uste ariketa horiek okerrago egiten nituenak nire lan gabeziarengatik zirenik.
Ariketa guzti horiek ondoren datorren txostenean bildu ditut. Bertan zuzendurik daude.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina