Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2019

ITXASOREN PORTAFOLIOA

KT ETA IKT

SARRERA

Iepa! Itxaso Estanga Otxandorena naiz, NUP-en ikasten duen neska gaztea. Betidanik gustoko izan ditut umeak eta nik dakizkidan jakintzak partekatzea besteekin. Horregatik Lehen Hezkuntzako gradua aukeratu nuen. Gainera, udan umeei ingelesa irakasten aritu nintzen eta oso gustoko izan nuen. Nire ikasgaietako bat KT eta IKT da. Bertan, portafolio bat egiteko eskatu ziguten. Horregatik, hau nire portafolioa da. Bertan, iritziak, gogoetak, ariketak, etab. aurkituko dituzue. Espero dut gustoko izatea!

BISITA TXARTELA

Argazki honek ikasle bakoitzaren bisita txartela erakusten du. Bertan, gure izena dago idatzirik eta egunero, klasean egindakoaren arabera, hitz bat idazten genuen. Modu honetan, gure irakasleak jakin ahal zezakeen nor etorri zen klasera eta nor ez.

PASAPORTEA

 Ondoren datorren txostenean, KT eta IKT-n egindako ariketa guztiak bildu ditut. Ariketa horien ondorioz hainbat gaitasun lortu eta garatu ditut.  Alde batetik, argudio testuak, azalpen testuak, aurkezpenak, etab. egiteko gaitasuna garatu dut. Jada banuen baina orain garatuagoak ditudala uste dut.  Beste alde batetik, aditzak eta puntuazio marken inguruko gaitasunak lortu ditudala uste dut. Ez naiz inoiz trebea izan aditzekin eta ariketa hauek burutu ondoren uste dut hobekuntza handia izan dudala. Hala ere ez dut etsi behar.  Modu orokorrean hitz eginez, oinarrizko gaitasun batzuk eskuratu dituztela uste dut. Hala nola, ideiak, informazioa, arazoak eta konponbideak entzule-irakurle espezializatuei eta bestelakoei adierazteko moduan egitea ikasi dut; datuak biltzeko eta ulertzeko gaitasuna lortu dut; bestelako ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasgaitasunak garatu ditut.  Gaitasun orokor batzuk ere lortu d...

BIOGRAFIA

Ikasgai honetan egindako ariketei dagokionez, ez zaizkit orokorrean zailak iruditu. Egia da ariketa batzuk beste batzuk baina errazago egin ditudala. Hala nola, argudio testuak, antolatzaileak, etab. Ariketa mota hauek eta gehiengoa orokorrean errazak iruditu zaizkit. Sinpleegiak erez, azken finean erabilgarriak dira eta inoiz ahaztu behar ez ditugunak, nire ustez. Baina zailtasunik gabekoak. Zailak ez izatea ez dut oztopo edo gabezia gisa ikusten. Azken finean etorkizun batean eta egunerokoan beharrezkoak diren ariketak dira eta ongi egiten jakitea garrantzitsua da. Errazak egin zaizkit, baina hori seinale on bezala ikusten dut. Menperatzen ditudala seinale.   Hala ere, zailtasunak izan ditut ere. Adibidez, aditzekin edota puntuazio markekin. Ariketa hauekin lortu ditudan gaitasunak eskuratzeko behin eta berriz egin behar izan ditut ariketa hauek. Zailagoak dira niretzat ongi egitea eta horregatik laguntza eskatu behar izan nuen: lagunei, interneten, liburuetan, gurasoei, etab...

TXOSTENA

Txosten honetan KT eta IKT ikasgaian egindako ariketa guztiak biltzen ditut. Ariketa batzuk estekaren bitartez ikusten dira eta beste batzuk bertan daude.  Ariketa guztiak ariketa motaren arabera antolatu ditut. Hau da, aditzen ariketak "ADITZAK" izeneko karpeta moduko batean sartu ditu, etab.  Blogean karpetak agertzen dira, ariketa ikusi nahi izanez gero, karpetan sakatu eta bertan egongo dira. 

HAURTZAROA OROITARAZIZ

Bideo honek nire haurtzaroari oroitarazten dit. Txikitatik entzun izan dut kanta hau eta oroitzapen onak ekartzen dizkit. 

AURKEZPENAREN AUDIOA

Gurasoen garrantzia hezkuntzan buruzko audioa

ZUZENTZEKO ARIKETAK

Esaldiak zuzentzeko ariketa Landabeneko testua Zuzentzeko testua C

PUNTUAZIO MARKAK

Gerezi denbora testua

PERPAUS MOTAK

Argitaratzailearen testua Autoa dieselak testua 1.ariketa perpaus motena 3.ariketa perpaus motena

NARRAZIOA

Ipuin bat sortu Nafarroan euskararen presentziari buruz (5-10 lerro) Bazen behin, urlia herriko belatxetaz betetako parke batean hiru ume nafartar jolasten. Bat iparraldekoa zen, oso zaintsua, bestea erdialdekoa, nahiko mardula eta hirugarrena hegoaldekoa eta besteekin konparatuz, ahula. Hirurak euskaraz ikasten zuten. Halako batean, hegoaldeko umeak esan zien beste biei jadanik ezingo zuela euskaraz ikasi. Orduan, beste bi umeen harridura aurpegia ikusterakoan, azaldu zien, haren amak lehengo egunean telebistan ikusi omen zuela orain soilik iparraldean eta erdialdean irakatsiko dela euskara. Baina lagunekin eta etxean euskaraz hitz egiten saiatuko zela esan zien. Itxaso Estanga, Idoia Garde eta Ainara Etxeberria

IKASLEEN HUTSAK

Nire hutsik ohikoenak Nire koaderno beltza

HUTSUNEAK BETE

Nik sorturiko ariketa hutsuneak betetzeko

GURASOEN GARRANTZIA HEZKUNTZAN

Talde lanean egindako powerpointa

EUSKALERRI IRRATIA

KT ETA IKT “Euskalerria irratia” entzun 15 minutuz eta bitxia iruditzen zaiguna idatzi eta komentatu.   1.LABURPENA. Entzun duzun saioaren informazio garrantzitsuena laburbildu. Hainbat iragarki eta notizi desberdin egon dira entzun duten saioan. Alde batetik bertako iragarkiak entzun dituz: jatetxeak, enpresak etab. Beste aldetik, hainbat gairen inguruko azalpenak eta deskribapenak egon dira. Hala nola, sindikatuei buruzko informazioa eman dute, bertako egoera ekonomikoari buruzko hausnarketa egon da, aktualidade instituzionala ere bai egon da eta azken informazioa nafarroa oinezi buruzkoa izan da. Bertan egonen diren ekintzei buruzko azalpena eta deskribapena emanez. 2.TIPOLOGIA. Zer nolako ahozko testu motak entzun dituzu? Narrazioak, deskribapenak, azalpenak, argudioak, elkarrizketa, literarioak, instrukzioak... - Iragarkiak (azalpena) - Bodegas leire: tratu atsegina (deskribapena) - Azalpena: ELA eta LAB sindikatukuak (lan istripuak) - Bertako egoer...

ARGUDIO TESTUA

ARGUDIO TESTUA Bazen behin, txikipark handi bat. Txikipark horretan ume asko zeuden, jatorrak eta ez hain jatorrak.  Behin, ume batek beste bati pilota bat bota zion aurpegira, eta hori gaizki dagoela uste dut, ume bati aurpegira pilota bat botatzea ez delako oso jokabide ona. Hurrengo egunean, umeak barkamena eskatu zion beste umeari, lehen esan bezala, pilota botatzeagatik, eta besteak barkatu zuen. Jokabide hori oso polita eta zuzena izan zela uste dut, zerbait gaizki egiterakoan beti barkamena eskatu behar delako, jendearekin ongi konpontzeko. Bukatzeko, umeak oso lagun onak izan zirela esan behar da, nahiz eta batek jokabide txarra eduki, bere lagunari barkamena eskatu ziolako. Irantzu Granizo Irati Ezkurdia Idoia Garde Itxaso Estanga

ANTOLATZAILEAK

Antolatzaileei buruzko ariketa

ADITZAK

Ondoko aditzak jokatu, era honetara: egin dut -- egin nuen -- egingo banu -- egingo nuke -- egin dezadan -- egin nezan. Adierazi duzue Adierazi zenuten Adieraziko bazenute Adieraziko zenukete Adieraz dezazuen Adieraz zenezaten Bidali dit Bidali zidan Bidaliko balit Bidaliko lidake Bidal diezadan Bidal ziezadan Hil dira Hil ziren Hilko balira Hilko lirateke Hil daitezen Hil zitezen Esaten zaie Esaten zitzaien Esango balitzaie Esango litzaieke Esan dakien Esan zekien Hurbildu gaitu Hurbildu gintuen Hurbilduko bagintu Hurbilduko gintuzke Hurbil gaitzan Hurbil gintzan dator zetorren baletor etorriko litzateke etor dadin etor zedin dakite zekiten bazekiten jakingo lukete jakin dezaten jakin zezaten Eman digute Eman ziguten Emango baligute Emango ligukete Eman diezaguten Eman ziezaguten Ikusi ditugu Ikusi genituen Ikasiko bagenitu Ikusiko genituzke Ikus ditzagun Ikus genit...

AGURRA

Hau izan da nire bloga. Espero dut gustoko izan duzuela eta noizbait erabilera bat emango diozuela.