Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

ITXASOREN PORTAFOLIOA

KT ETA IKT
Azkenaldiko argitalpenak

SARRERA

Iepa! Itxaso Estanga Otxandorena naiz, NUP-en ikasten duen neska gaztea. Betidanik gustoko izan ditut umeak eta nik dakizkidan jakintzak partekatzea besteekin. Horregatik Lehen Hezkuntzako gradua aukeratu nuen. Gainera, udan umeei ingelesa irakasten aritu nintzen eta oso gustoko izan nuen. Nire ikasgaietako bat KT eta IKT da. Bertan, portafolio bat egiteko eskatu ziguten. Horregatik, hau nire portafolioa da. Bertan, iritziak, gogoetak, ariketak, etab. aurkituko dituzue. Espero dut gustoko izatea!

BISITA TXARTELA

Argazki honek ikasle bakoitzaren bisita txartela erakusten du. Bertan, gure izena dago idatzirik eta egunero, klasean egindakoaren arabera, hitz bat idazten genuen. Modu honetan, gure irakasleak jakin ahal zezakeen nor etorri zen klasera eta nor ez.

PASAPORTEA

 Ondoren datorren txostenean, KT eta IKT-n egindako ariketa guztiak bildu ditut. Ariketa horien ondorioz hainbat gaitasun lortu eta garatu ditut.  Alde batetik, argudio testuak, azalpen testuak, aurkezpenak, etab. egiteko gaitasuna garatu dut. Jada banuen baina orain garatuagoak ditudala uste dut.  Beste alde batetik, aditzak eta puntuazio marken inguruko gaitasunak lortu ditudala uste dut. Ez naiz inoiz trebea izan aditzekin eta ariketa hauek burutu ondoren uste dut hobekuntza handia izan dudala. Hala ere ez dut etsi behar.  Modu orokorrean hitz eginez, oinarrizko gaitasun batzuk eskuratu dituztela uste dut. Hala nola, ideiak, informazioa, arazoak eta konponbideak entzule-irakurle espezializatuei eta bestelakoei adierazteko moduan egitea ikasi dut; datuak biltzeko eta ulertzeko gaitasuna lortu dut; bestelako ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasgaitasunak garatu ditut.  Gaitasun orokor batzuk ere lortu d...

BIOGRAFIA

Ikasgai honetan egindako ariketei dagokionez, ez zaizkit orokorrean zailak iruditu. Egia da ariketa batzuk beste batzuk baina errazago egin ditudala. Hala nola, argudio testuak, antolatzaileak, etab. Ariketa mota hauek eta gehiengoa orokorrean errazak iruditu zaizkit. Sinpleegiak erez, azken finean erabilgarriak dira eta inoiz ahaztu behar ez ditugunak, nire ustez. Baina zailtasunik gabekoak. Zailak ez izatea ez dut oztopo edo gabezia gisa ikusten. Azken finean etorkizun batean eta egunerokoan beharrezkoak diren ariketak dira eta ongi egiten jakitea garrantzitsua da. Errazak egin zaizkit, baina hori seinale on bezala ikusten dut. Menperatzen ditudala seinale.   Hala ere, zailtasunak izan ditut ere. Adibidez, aditzekin edota puntuazio markekin. Ariketa hauekin lortu ditudan gaitasunak eskuratzeko behin eta berriz egin behar izan ditut ariketa hauek. Zailagoak dira niretzat ongi egitea eta horregatik laguntza eskatu behar izan nuen: lagunei, interneten, liburuetan, gurasoei, etab...

TXOSTENA

Txosten honetan KT eta IKT ikasgaian egindako ariketa guztiak biltzen ditut. Ariketa batzuk estekaren bitartez ikusten dira eta beste batzuk bertan daude.  Ariketa guztiak ariketa motaren arabera antolatu ditut. Hau da, aditzen ariketak "ADITZAK" izeneko karpeta moduko batean sartu ditu, etab.  Blogean karpetak agertzen dira, ariketa ikusi nahi izanez gero, karpetan sakatu eta bertan egongo dira. 

HAURTZAROA OROITARAZIZ

Bideo honek nire haurtzaroari oroitarazten dit. Txikitatik entzun izan dut kanta hau eta oroitzapen onak ekartzen dizkit.